CALDERERIA LAUBIDE

CALDERERIA LAUBIDE, S. L. kalitatearekin konpromisoa duen enpresa bat da. Bere helburu nagusienetariko bat, bere zerbitzuen etengabeko hobekuntza da. Beraz, bere kalitate sistemaren kudeaketaren oinarrizko gaiak bere bezeroen beharrizanekin zuzenean loturik daude, prozesu operatiboak doituz, barne eta kanpo komunikazio eraginkor batez. 

ISO 9001:2008-ISO 14001:2004 ziurtagiriak ditu, kudeaketa sistemak prozesu guztien kalitatea bermatzeko beharrezko baldintzak dituela ziurtatzen dituztenak, gisa honetan, goreneko kalitate irizpideak betez.

Duela hamarkada bat baino gehiagotik, S.L. baten gisara eratua eta antolatua dago. Bi sailetan bereizitako familia oinarria duen enpresa bat da.

  • Administratiboa eta teknikoa.
  • Ekoizpena.

Ofizina teknikoak lanen garapenerako eta txapen mozketarako azken belaunaldiko softwarea du.

Ekoizpenerako ekipamendu guztia soldaduran homologatua dago.

Bezeroaren planoen bitartez mekano-soldadutako piezen fabrikazioan espezializatua dago, produktuen garapen egokia lortuz, eskuragarri dauden 3D-ko azken teknologien bidez, kalitate goreneko akabera bermatuz.

CALDERERIA LAUBIDEk bere baitan garatzen ez dituen lanak (mekanizazioa eta beste tratamendu batzuk) su-kontratatzeko beharrezko diren gaitasun eta esperientzia ditu, kontratatutako lanen fabrikazio osoa eskaintzeko gai delarik.

 
Contact